Natura egutegitzat
2011ko Abenduaren 28aBehin baino gehiagotan gertatu zait pentsatzea gure munduak galdu zuela bere kutsu misteriotsua : teknologia berriek eta orohar jakintza zientifikoek unibertso “desinkantatua” edo “deskafeinatua” ez ote digute inposatzen azkenean, sinesmenez husturik? Halere badirudi badela oraino, naturari behatuz, gauzen azaltzeko baita graziaz bizitzeko hainbat molde.













