Nire ibilbideaz bi hitz

Jakes Larre (Arg. B. Sallaberry)

“Naturaz eta orohar nere ingurumen kulturalaz maitemindua naiz, ttipitik.
Donibane Lohizunen sortua (1976), Hendaian bizi izan dut nere haurtzaroa, familiaren aldetik aldiz Baxenabarren ditudalarik erroak, Baigorrin hain zuzen. Batxilergoa ondotik Naturari buruzko zainketan eta heziketan berezitutako ikasketak egin ditut bi urte iraganez Périgueux herrian, Dordogne departamenduan.

Paueko Unibertsitatean Lurralde antolaketari buruzko master bat gainditu ondoan Euskal kultur erakundean lanean hasi nintzen 1998an “Kantuketan” izeneko euskal kantuaren inguruko urte anitzetako egitasmo baten kudeatzeko.

Geroztik EKEn segitzen dut lan egiten, webmaser eta mediazio eta dibulgazio proiektu-buru gisa. Karia hortara hainbat egitasmo kudeatu ditut azken urteotan bai sarean (euskal kulturaren ataria www.eke.orgwww.euskalmunduak.com web-erakusketa, www.bertsulari.com, www.hogeita.com…) bai saretik kanpo (“Batekmila – Euskal munduak” erakusketa, “eleketa” erakusketa…).

Eta nire plazerrarendako Ipar Euskal Herriko harraparien zainketa eta ikerketa bultzatzen dituen Saiak elkartearen webgunearen sortzailea eta eguneratzailea naiz (www.saiak.com).